REAL SOCIEDAD 0-2 REAL MADRID

Eraginkortasunak erabakitzen du

Vídeo

Realak huts eta bi galdu du Real Madriden aurka gaur gauean Reale Arenan jokatutako partidan. Kanpkoen eraginkortasun izugarriak balantza erabaki du, eta Realak, lehen zati bikaina sinatu arren, ezin izan du bigarrenean liderra gainditu.

Realak ondo ekin dio partidari, intentsitatez eta erritmoz. Lehen aukera berea izan da, Isaken burukada batek Militao ondo itxi baitu. Koadro zuriak Viniciusen banakotasunekin mehatxatu du, are gehiago Benzemaren lesioaren ondoren. Imanolen taldeak ondo jokatzen eta aurkaria estutzen jarraitu du. Oyarzabalen erdiraketa batek, errematerako aukera ugari zituen jokaldi baten ondoren, ez du errematatzailerik aurkitu paseak gol usaina zuenean. Kanpokoek ez zuten erasoan minik egiten, atzealde oso kontzentratu bati esker. Erasoan ondo moldatu dira txuri-urdinak, atsedenaldia baino lehen aukera argia izan baitute Oyarzabalek, Carvajalek trabatuta, kanpora bidali duen jokaldi batean.

Bigarren zatia Ancelottiren taldeak izan duen abagunearekin hasi da. Remirok ondo salbatu du Rodrygoren jaurtiketa. Abisua izan da, hurrengo minutuan Viniciusek kanpokoak aurreratu baititu. Madrildarren joaldiak aldea ezarri du handik gutxira, Jovicek bigarrena sartu baitu korner baten irteeran. Gol horrek min handia egin die txuri-urdinei. Azken ordu erdia jokoa baino borondate gehiagokoa izan da eta donostiarrek ez dute asmatu.

Ez da Realaren unerik onena, azken neurketetan ez baitute emaitza onik lortu ligako azken jardunaldietan. Bolada txarrak iritsi behar zuen, baina aldatu egingo da. Ostegunean, PSVren bila. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.68), Zubeldia, Le Normand, Rico (Aihen, min.86), Guevara (Turrientes, min.61), Zubimendi, Oyarzabal (kap), Januzaj (Portu, min.68), Isak eta Sorloth (Barrenetxea, min.61).

Real Madrid: Courtois, Carvajal, Militao, Alaba, Mendy, Casemiro (Camavinga, min.65), Kroos (Valverde, min.81), Modric, Rodrygo (Asensio, min.81), Vinicius eta Benzema (Jovic, min.17).

Golak: 0-1: Vinicius, min.47. 0-2: Jovic, min.57.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia eta Januzaji.

Asistentzia: 35.765 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!