REAL SOCIEDAD 5-0 EDF LOGROÑO

Erakustaldia

Vídeo

Realak amaiera ezinhobea eman dio etxean urte honetan jokatuko duen azken neurketari. Bost eta huts irabazi diote EDF Logroñori partida borobil batean.

Oso eraginkorrak izan dira txuri-urdinak lehen zatian. Aukera arriskutsu bakoitzean gola lortu dute, min handia eginez. Nahikarik egin du lehenengoa Manuren pase sakon bat aprobetxatu eta gero. Bigarrena, ikaragarria, falta zuzen batekin, bikain ipini ondoren. Berriz ere Nahikari, penaltiz, protagonista hirugarrenean. Hat-tricka.

Partida ia erabakita zegoen baina bigarren zatia aurretik jokatzearren. Kanpokoak, ia horretara behartuta, martxa bat gehiagorekin atera dira, eta pare bat aukera arriskutsu izan dituzte aldea murrizteko. Baina gipuzkoarrei dena atera zaie gaurko egunean, bai erasoan, bai defentsan. Une egokian, amaitzeko ordu erdia geratzen zenean, partida erabakita uzten jakin du Realak, Barbararen bitartez. Carlak, azken minutuetan, bosgarren eta behin betiko gola egin du.

Hiru puntu gehiago sailkapenean goruntz joaten jarraitzeko. Hurrengo jardunaldian, txuri-urdinek Deportivo Abancari egingo diote bisita, emakumezkoen gure taldearen historiako urterik onena ixteko. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza (Tejada, min. 69), Etxezarreta, Iraia, Itxaso, L. Baños, Bárbara (Cecilia, min. 81), Palacios (Maddi, min. 64), Manu, Nahikari (C. Bautista, min. 69).

EDF Logroño: Longa, Oliveira, Ruiz, Boho, Freitas (Guehai, min. 46), Asantewaa (Nuñez, min. 62), Velazquez, Chini (Valderas, min. 80), R. Garcia, Nina, Marín (Landres, min. 74).

Golak: 1-0: Nahikari, min. 14; 2-0: Nahikari, min. 31; 3-0: Nahikari (p.), min. 37; 4-0: Barbara, min. 61; 5-0: C. Bautista, min. 78

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko R. Garcia, Freitas, Chini eta Velazquezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!