MITO BATEN AGURRA

Errepikaezina

Vídeo

Ez da jokalari arrunt bat joaten, mito bat doa, eredu bat, odol txuri-urdina duen gizona. Realeko historian bosgarren jokalaria partida gehiagorekin. Ez da makala. Gorriz, Larrañaga, Zamora, Arconada eta Xabi Prieto. Zutik jartzeko izenak hauek entzun bezain laister. Kapitainak 530 partida darama bizkarrean eta besteren bat ere batuko du denboraldia amaitu arte.

Xabik maiatzaren 20ean itxiko du historiako liburuetan azalduko den ibilbide distiratsua. Jokalari ezberdina, baloredun pertsona, futbolari txuri-urdina izan behar denaren eredu, harrobiko jokalari harroa, kapitaina zelai barruan, ispilua Zubietara sartzen diren gaztetxo ororentzat. Kategoria erakutsiz jokaldi bakoitzean, begirada bakoitzean, umeek sinadurak eskatzen dizkioten bakoitzean. Gizon bat, gizon txuri-urdina.

Urrun geratzen da 2003ko urriaren 8a, Oviedon Kopan debuta egin zuen data. Lehenbizi 26 zenbaki zeramala sorbaldan, ondoren 24 zenbakia, 10 zenbakiarekin amaitzeko. Bere ibilbidea hobekien islatzen duen zenbakia alegia, eta harrotasunez eramanez ikurriña besokoan. Futbolari aparta, gizon aparta, kapitain aparta. Beti klubaren interesak norbere interesen aurretik ipiniz. Lider bezala jokatzen hartutako erabaki guztietan, baita agur esateko ordukoan ere.

Ezin du inork Xabiri buruzko hitz txarrik eduki. Uzten duen legatua jokoatu dituen bostehun partida baino askoz harago doa. Zubietan dauden eta bertatik pasako diren jokalari guztiek jarraitu beharreko bidea uzten du. Goza dezagun berarekin azken egunera arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!