Bihartik aurrera eskatu ahalko ditzakezu irailaren 20an, 21:00etatik aurrera, Mestalla estadioan jokatuko dugun ligako partidarako sarrerak. Valenciak 508 sarrera bidaliko dizkio klub txuri-urdinari (prezio bakarra: 30 euro), eta honela banatuko dira:
· 398 sarrera bazkideen eta RS Fanen eskaeretarako.
· 55 sarrera klubaren konpromisoetarako.
· 55 sarrera peñentzat.
Sarrerak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Eskaera bihartik hilaren 15era, astelehena, egin beharko da, 12:00etan itxiko den Abonatuaren Atariaren bidez. Eskaera egiten duen pertsonak bazkidea edo RS Fan izan beharko du, eta bidaide bat gehitu ahal izango du; bidaideak ez du zertan bazkidea edo RS Fan izan.
Zenbateko osoa ordaindu ondoren, sarrerak formatu digitalean jasoko ditu (48 ordu lehenago) eskaera egin duen pertsonak, Abonatuaren Atarian erabiltzaile-profilaren helbide elektronikoari lotutako helbidean.
Sarrerak izendunak izango dira, eta ezingo da partidara sartu eserlekua esleituta ez duen inor.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin