SD LOGROÑES – SANSE (IGANDEA, 17:00)

Erritmoa ez dadila gelditu

Sansek SD Logroñesen aurka jokatuko du igande honetan Mundial 82 Estadioan. Txuri-urdinek aurreko jardunaldian ziurtatu zuten Bigarren Mailara igotzeko playofferako sailkapena eta multzoko lidergoan jarraitzen dute. Gainera, zortzi garaipen lortu dituzte jarraian. Ikusgarria. Hiru jardunaldi falta dira bigarren fase hau amaitzeko, eta garrantzitsua da ahalik eta puntu gehien lortzea, playoffean koefiziente onena duten taldeek abantaila izango baitute. Errioxarrek, bestalde, sailkapena ixten dute multzo honetan eta playofferako sailkatzeko aukerak gutxi dituzte, baina kasurik txarrenean Lehen Espainiako Futbol Federazioan jokatuko lukete, eta talde igo berri batentzat arrakasta handia da lorpen hori. Partida Foottersen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Beste garaipen baten bila. Aupa Sanse!

REAL C – PASAIA KE (IGANDEA, 11:30)

Gure hirugarren taldeak Pasaia hartuko du igande honetan Zubietan, bigarren faseko lehen itzuliari amaiera emateko. Txuri-urdinek bigarren postuan mantentzen dira azken garaipenen ostean, eta horrek ere Bigarren Espainiako Futbol Federazioan balio du, lehenengoak bezala. Pasaitarrak, bestalde, multzo honetako azkenak dira eta oso zaila dute zuzenean igotzea. Gipuzkoarren arteko derbian, jokoan funtsezko hiru punturekin. Partida Real Sociedad TVren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!