Sansek Cultural Leonesa hartuko du igande honetan Zubietan. Aurreko asteburuan beste garaipen bat lortu zuten Barça Atleticen aurka eta etxean jokatuko dute berriro, galdu gabe mantentzeko helburuarekin. Hasiera bikain honi esker txuri-urdinak playoff postuetan daude hiru garaipen eta lau berdinketa eskuratu ostean. Aurrean, bi garaipen jarraian lortu dituen talde bat izango dute; gainera, mailaz igotzeko helburua dute. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!
REAL C – BARAKALDO CF (LARUNBATA, 20:15)
REAL C – BARAKALDO CF (LARUNBATA, 20:15)
Gure hirugarren taldeak Barakaldo hartuko du larunbat honetan. Txuri-urdinek irabazi egin zuten eta mahai gainean kolpe bat eman zuten Gobelan, eta horri esker bigarren postuan daude. Bizkaitarrek, bestalde, 43 partida daramate porrota ezagutu gabe, eta talde igoberria izan arren, berriro ere igoera lortzeko borrokatuko dute. Goialdeko lehia Zubietan. Aupa Real!
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:00 Ohorezko Kadetea – Añorka KKE (RSTV)
12:15 Easo – Deportivo Alavés ‘B’ (RSTV)
15:00 Infantila – Beti Gazte KJKE (RSTV)
16:30 Emakumezkoen B taldea – Balears FC (RSTV)
20:15 Real C – Barakaldo CF (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.