Real Sociedadek Europa Leagueko kanporaketa faseari ekingo dio otsailaren 13an. FC Midtjyllanden aurka jokatuko du MCH Arenan (18:45), lehiaketako final-hamaseirenetako joaneko partida izango den horretan.
Danimarkako klubak 525 sarrera bidaliko ditu, eta honela banatuko dira:
- 465 gure bazkide eta RS Fan-entzat.
- 30 Halcón Viajes babeslearentzat.
- 30 gure peñentzat.
Sarrerek 18 euro balioko dute. Bazkideek eta RS Fans-ek sarrera eskatu ahal izango dute, baita bazkide edo RS Fan ez den lagun batentzat ere.
- Sarrera-eskaera formularioa gure webgune ofizialean egongo da erabilgarri hilaren 5eko 12:00ak arte.
- Eskaintzen diren sarrerak baino eskaera gehiago egonez gero, hilaren 5ean bertan zozketa egingo da bazkide eta RS Fans guztien artean. Egun berean jakinaraziko dira emaitzak.
- Gehienez 2 sarrera eska daitezke formulario bakoitzeko. Eskaera egiten duenak bazkide edo RS Fan izan behar du, eta bere bazkide edo RS Fan IDa, izen-abizenak, NANa eta telefono zenbakia sartu beharko ditu.
- Bazkide edo RS Fan batek lagun batekin joan nahi badu (eta lagunak ez du zertan bazkide edo RS Fan izan), haren izen-abizenak eta NANa ere sartu beharko ditu.
- Zozketan irabazle izanez gero, sarrerak Reale Arenako txarteldegian jaso beharko dira ostiralean, hilaren 7an, 10:00etatik 20:00etara. Jaso ahal izateko, eskaera berresteko emaila eta jasotzen duen pertsonaren bazkide txartela edo NANa aurkeztu beharko dira.
Garrantzitsua:
- Sarrerak izendunak izango dira. Datu pertsonalak (izen-abizenak, jaioteguna eta NAN edo pasaporte zenbakia) eskatuko dira.
- Sarreran NANa eskatuko da, eta ezin izango du erabili bertan agertzen ez den beste inork.
- NANik gabeko adingabeko bat heldu batekin badoa, familia-liburua aurkeztu beharko da sarreran.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin