GIRONA FC (URRIAK 2) Y FC SHERIFF (URRIAK 6)

Eskatu zure sarrerak

Gironaren aurkako (urriak 2) eta FC Sheriff-en (urriak 6) aurkako partidetarako sarreren eskaera gaur aktibatu da.

Girona FC-Real Sociedad (urriak 2, 18:30)

Girona FC-ek 306 sarrera bidaliko ditu (prezioa: 25 euro), honela banatuta:

- 201 sarrera gure zaleentzat webgune ofizialaren bidez.

- 55 sarrera lagunarteentzako izango dira, eta beste 50, klubaren konpromisoetarako.

Sarreren erreserba zale guztientzat egongo da zabalik. Formularioa irailaren 26ra arte egongo da eskuragarri. Inskripzioaren hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera erreserbatu ahal izango ditu, eta horiek irailaren 27an jasoko dira Bazkidearen Arretarako Bulegoan, 10etatik 20etara.

FC Sheriff-Real Sociedad (urriak 6, 18:45)

Partida Zimbru Estadioan jokatuko da, Chisinaun, Moldaviako hiriburuan. Sarreren eskaera (prezioa: 25 euro) bazkideentzat, akziodunentzat edo RS Fanentzat bakarrik izango da.

Formularioa irailaren 26ra arte egongo da eskuragarri. Eskatzaile bakoitzak bi eserleku erreserbatu ahal izango ditu, eta laguntzailea ez da nahitaez bazkide, akziodun edo RS Fan izan beharko.

Inskripzioaren hurrenkeraren arabera esleituko dira. Sarrerak urriaren 27an jasoko dira Bazkideen Arretarako Bulegoan, 10etatik 20etara. Pasaportea behar bezala eta txertaketa-jarraibide osoa beharko dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!