Apirilaren 23an Mendizorrotzan (21:30etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 367 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.
- 237 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.
- 50 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 80 sarrera laguntaldeentzat.
Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik astelehenera arte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileek eta laguntzaileek bazkideak edo RS Fan izan beharko dute.
Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute astelehenean sarrerak jasotzeko. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean, asteartean, ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.
Vila-realerako sarrerak, bihar arte
Gogoratu bihar, ostirala, apirilaren 20an Vila-realen jokatuko dugun partidarako zure sarrerak eskatzeko azken eguna izango dela. Klikatu HEMEN zure sarrerak eskatu nahi badituzu.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.