DENDA BERRIA ELKANO KALEAN

Estreinaldi bikaina

Vídeo

Realeko denda berria gaur arratsaldean inauguratu da jende askoren aurrean. Hiriaren bihotzean dago kokatuta, aintzineko dendaren espazio bikoitza izanik (250 metro karratu), bi solairurekin eta zerbitzu eta elementu teknologikoekin, erabiltzailearen esperientziaren hobekuntzarako. Eta ez da denda hutsa izango, zerbitzu gehiago eskainiko baititu: sarreren salmenta eta bazkideentzako informazioa, besteak beste. Gainera, gure historiak ere bere lekua  du. Bi solairuetan erropa, sari, eta gauza historikoak daude.

Ateak ireki direnetik, 17:00etan, zaleek lokal berria bete dute. Dendaren estreinaldia ez da estreinaldi bakarra izan gaur, denboraldi honetarako Macronen bilduma berria salmentan jarri baita (salmenta web orrialdearen bidez pasa den astean hasi zen). Txikienentzat unerik politena gizonen eta emakumeen lehen taldeko jokalariak han egotea izan da. Asko gozatu dute bere izarrekin. Txandaka egon dira gertutasuna eta jatortasuna erakutsiz realzaleekin: Illarra, Oyarzabal eta Sandra Ramajo; Asier Garitano entrenatzailea, Agirretxe eta Nahikari; Zurutuza, Moya eta Leire Baños; Willian Jose, Zubeldia eta Mariasun Quiñones; Merino, Zaldua eta Cristina Pizarro; eta Juanmi, Aritz eta Ane Etxezarreta. Argazkiak, firmak eta milaka irribarre. Egun berezi hau primeran garatu da hasieratik bukaeraraino.

 

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!