TIMELINE BERRIA ETA MVP

Estrenaldia garaipenarekin

Reala garaile irten zen atzo Celtaren aurkako partidan eta estrenaldi ezin hobea izan zen. Alde batetik hiru puntuak eskuratu zituzten Eusebioren mutilek eta bestetik TIMELINE tresna berria erabiltzen hasi ginen gure webgunean aukera berriak eskainiz. Gero eta datu gehiago daude eskura, beraz, gero eta aukera gehiago gure zalegoarentzat: bideoak, argazkiak, golak, jokaldi onenak, berri nagusienak, ea. Realari buruzko eduki interesgarrienak bertan aurkituko dituzue.

Honez gain, ligako neurketa guztiak amaitu ostean, jokalari txuri-urdin onena aukeratu ezazu MVP aplikazio berriarekin. Oso erraza da: gure webgunean sartu zaitez eta proposatzen ditugun hiru jokalarien artean, bat aukeratu. Hilabetero zaleek aukeratzen duten futbolaria ezagutuko duzu. Gainera, zure parte hartzeak saria izan dezake: partida guztietan MVP lehiaketan parte hartzen duten zale guztien artean, hilabeteko jokalari onenaren kamiseta sinaturik zozketatuko dugu. Parte hartu ezazu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!