Realak estropezu egin du gaur arratsaldean Getaferen aurka. Donostiarrek, urdinen aurka jokatu ohi duten partidan, bigarren zatiko kanpokoen eraginkortasunak Ligako beste porrot bat ekarri diela ikusi dute.
Neurketa, aurreikusi bezala, futbol eta abagune gutxiko parametroetan mugitu da. Lehenengoa ordu erdia pasata iritsi da, Kubok eskuinetik egindako barnekaldi batek Sergio Gomezek eta Oyarzabalek errematatu ezin izan duten pasea atzean utzi duenean. Hortik aurrera Reala gehiago askatu da eta aurkariaren areara errazago iristea lortu du. Oyarzabalek, Kuboren erdiraketari esker, ezin izan du burukada ondo zuzendu eta David Soriak baloia gelditu du zenbait arazorekin. Antzeko beste bat, atsedenaldiaren atarian, Zubeldia buruz eta Soriak baloia kornerrera bidaliz.
Bigarren zatian Imanolen mutilei asko kostatu zaie arriskua sortzea eta Soriaren ingurura iristea. Kanpoek, aldiz, asmatu egin dute heldu diren lehenengoan, eta, bi minutu geroago, beste bat egin dute bigarren iritsieran. Nahiz eta Realak borondatea jarri eta abaguneren bat sortu duen, Oskarssonek Soriaren eskuetara egindako burukada bat kasu, ez dute goian asmatu. Azken txanpan, Getaferen beste gol bat. Ucheren eta Carles Perezen golek garaipena eman diote madrildarrei.
Txuri-urdinentzat aste beldurgarria ixten duen beste porrot bat. Denboraldiko une garrantzitsuak datoz eta aurpegia aldatzea tokatzen da. Ez dago besterik. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Pacheco, Aihen (Javi López, min.51), Zubimendi, Olasagasti (Marín, min.83), Turrientes (Brais Méndez, min.46), Sergio Gómez (Barrene, min.70), Take eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.70).
Getafe CF: David Soria, Iglesias, Duarte, Alderete (J. Berrocal, min.85), Rico, Djene (kap), Milla (Yellu, min.83), Sola (Carles Pérez, min.46), Uche, Coba eta Bertug (Mayoral, min.63).
Golak: 0-1: Uche, min.72. 0-2: Carles Pérez, min.74. 0-3: Carles Pérez, min.85.
Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horia erakutsi die etxeko Turrientes, Take eta Arambururi eta kanpoko Milla, Bertug, Alderete, Yellu, J. Berrocal eta Cobari.
Asistentzia: 30.004 ikusle.