Denborak ezabatu ezin dituen emozioak daude. Zenbat aldiz galdetu dugu 1981eko apirilaren 26 ahaztezin hartaz? Non zeunden zu Reala txapeldun izan zenean? Galdera klasikoa zale txuri urdinen artean. Egun hori bizi izan zuten txuri urdin gehienek une bakoitza zehatz gogoratzen dute.
Gaur egungo gure bazkideen artean, askok negar egin zuten pozez Molinonen, beste batzuek urrutitik egiten zuten negar, eta beste hainbeste jaio ere ez ziren. Iñigo eta Alexander, bideo honetako protagonistak, azken talde honetakoak dira. Baina ñabardura zoragarria duten bakarrak dira. Egun horretan bertan jaio ziren.
#40UrteTxapeldun ekimenaren aktibazioarekin bat eginez, sorpresa bat eman nahi izan diegu bi bazkide hauei. Alexanderrek (Elgoibar) eta Iñigok (Cadizen bizi den donostiarra) ez zuten espero Reale Arenan zer aurkituko zuten.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin