Granadara autobusez Halcon Bidaiakekin

Etor zaitez Kopako finalera

Halcon Bidaiak, Realeko agentzia ofizialak, lehen aukera eskaintzen du zale txuri-urdinentzat Erreginaren Kopako finalerako. Partida maiatzaren 11n jokatuko da Granadan. Bidaia erosteko Halcon Bidaiaken bulegoetara gerturatu edo 943420641 zenbakira dei daiteke. Ondorengo datetan zehaztuko da sarreren banaketa eta prezioa. Halcon Bidaiaken eskaintzan sarrera ez dago barne. Hala ere, zaleek sarreerak eskuratzeko aukera izango dute.

Bidaia: Autobusa Granadara (Maiatzak 10 – 12, gau bakarra)

Pertsona bakoitzeko prezioa: 118€ martxoaren 31ren aurretik. 135 € apirilaren 1etik aurrera

PREZIOAREN BARNE

Autobusa: leku ezberdinetik irtengo da maiatzaren 10ean, gauean, eta maiatzaren 11n, goizean, Granadara iritsiko da. Itzulera maiatzaren 12an izango da. Itzuleraren ordua Realak eta Real Madridek asteburu horretan Anoetan jokatuko duten partidaren ordutegiaren arabera zehaztuko da.

3* edo 4* -reko hotela (Granadako erdigunean)

Erregimena: ostatu eta gosaria

Hoteletik estadiora eta estadiotik hotelera autobusez

%25-eko fidantza eskatuko da (30€) bidaia erreserbatzean

Kluba lanean ari da, Halcon Bidaiakekin batera, aukera ezberdinak eskaintzeko eta zaleak Granadara bidaiatzeko aukera izateko. Taldearen charter hegaldiaren eta komertzial hegaldiaren informazioa eskainiko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!