Etxean da berriro

Vídeo

Xabi Alonso Sanseko entrenatzaile izango da datorren denboralditik aurrera. Jokalari txuri-urdin ohia, behin bere futbolari ibilbide distiratsua amaituta, Realeko proeiektura batuko da Bigarren B Mailako filiala zuzentzeko. Botak zintzilikatu eta gero Alonsok bere entrenatzaile formakuntza hasi zuen eta, amaitzen ari den denboraldi honetan Real Madrideko Infantil A  taldea zuzendu eta gero, gure bigarren taldeko buru izango da.

Xabi Alonso mende honetako jokalaririk onenetarikoa izan da Realean. Debuta 1999ko abenduan egin zuen Errege Kopako partida batean CD Logroñesen aurka eta, horren ostean, tolosarrak guztira 124 norgehiagoka jokatu zituen Realeko kamisetarekin. Oso jokalari garrantzitsua izan zen 2002-03 denboraldian, zerua ukitzetik gertu egon ginen urte zoragarri hartan. Bere kalitateari esker Europako talde boteretsuenetara salto egin zuen eta, haietan zela, ez zuen inoiz sentimendu txuri urdina galdu.

Urteak pasako dira harrobiko beste jokalariren batek Xabik duen palmaresa lortzeko. Mundial bat, bi Eurokopa, bi Europako Superkopa, Bi Txapeldunen Liga, Espainiako Liga bat, Alemaniako hiru… Ibilbide horretan guztian elegantzia, estiloa, eta futbola ulertu eta ezagutzeko modu argi batekin egin du, gure etxerako entrenatzaile perfektua izateko modukoa, alegia. Etorkizuna berea da eta, orain, gurekin batera egingo du bidea. Zure zain geunden. Ongi etorri etxera, Xabi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!