16:00

Etxean sendo jarraitzera

Vídeo

Sansek Leioa jasoko du igande honetan (16:00) Zubietan zaleentzat erakargarria den neurketan. Partidak txuri-urdinen maila neurtzeko balio izango du. Azken boladan harrobiko taldeak emaitza onak lortu ditu, baina gehiago nahi du goruntz joateko sailkapenean. Aurreko astean puntu garrantzitsu eta positibo bat batu zuten Gernikaren aurka etxetik kanpo. Dinamika onarekin jarraitu nahi dute eta Zubietan duten sendotasona aprobetxatu nahi dute emaitza on bat lortzeko.

Leioa bigarren sailkatua dago 40 punturekin. Bizkaitarrak gol gutxien jasa dituen bigarren taldea da eta azarotik ez dute galdu. Lehengo astean Real Madrid Castillaren aurka berdindu zuten (1-1) aurreko hiru partidak jarraian irabazi ondoren. Sansek hiru puntuak lortu nahi ditu etxean sendo jarraitzeko eta lehen postuetara hurbiltzeko. Deialdia bihar ezagutuko da partida aurretik. Giralt eta Sanz baja medikua dira.

3. Maila: Real Sociedad C - Sodupe (igandea, 12:00)

Real Sociedad C-k Sodupe hartuko du etxean igandean. Txuri-urdinek garaipen handia lortu zuten aurreko asteburuan Tolosa mendean hartu eta gero (0-5). Taldea ondo dabil azken asteetan eta joko onarekin jarraitu nahi du emaitza onak izateko eta sailkapenean gora joateko.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!