Asteburu honetan Reala etxera itzuliko da Costa Adeje Teneriferen aurka jokatzeko. Athleticen aurkako derbiaz geroztik ez dute partidarik etxean jokatu eta txuri-urdinek zaleekin berriro elkartzeko gogoa dute.
Ipuruan berdinketa lortu ondoren, donostiarrak garaipen gosez iritsiko dira, baina maila handiko talde bat izango dute aurreza aurre eta lanak bikain egin beharko dituzte irabazi nahi badute. Jose Luis Sanchez Vera entrenatzaileak atariko prentsaurrekoan aipatu duenez, "bertikaltasun handiko taldea da, bi talde oso antzekoak gara...erasoan sortzen ari gara, eta horretan lanean jarraitu behar dugu irabazteko".
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen taldeak Madrilera bidaiatuko du Rayo Vallecanoren aurkako neurketarako. Partida igandean, abenduaren 15ean, jokatuko da 16:00etatik aurrera. Dinamika onean iritsi dira donostiarrak, eta urtea garaipen batekin amaitzea izango dute helburu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin