Komunikatu ofiziala

Etxetik entrenatzen jarraituko dute

Gaur Kirol Kontseilu Gorenarekin izandako elkarrizketen ondoren, eta Realak une bakoitzean gizarteak eskatzen duena errespetatzeko eta horren arabera jokatzeko duen borondatearen arabera, gure jokalari profesionalen banakako lanarekin jarraitzea erabaki dugu orain arte egin den bezala. Beraz, euren lana etxean egiten jarraituko dute jokalariek.

Gogoratu nahi dugu Realaren erabakia lehen taldeko jokalariek Zubietan banakako lanarekin jarraitzeko aukera izatea zela datorren asteko asteartetik aurrera. Zubietan egindako lan hori ez zen inolaz ere taldekakoa izango. Jokalari bakoitzak etxean edo Zubietan egitea erabaki behar zuen, betiere osasun agintariek ezarritako segurtasun neurriak betez.

Erabat jabetzen gara dugun erantzukizunaz eta horregatik Reala lanean ari da gure kirolari eta langile guztiak lanera itzultzeko, agintariek ezarritako segurtasun-neurrien arabera osasuna beste edozein kontsiderazioren aurretik jartzeko. Gure ustez, gure betebeharra da lan hori aurreratzen joatea eta, horretarako, erakunde eta entitate guztien eskura jartzen gara, lanerako itzulera hori pertsona guztientzat berme guztiekin egin dadin laguntzeko.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Kirol Kontseilu Gorenari elkarrizketetan izandako jarrera eraikitzaile eta adeitsuagatik. Guztion artean lan egin dezagun, une zail hauek lehenbailehen gainditu ditzagun eta normaltasunera itzul gaitezen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!