Euskaraldiarekin bat

Bihar hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa eta abenduaren 4ra arte luzatuko da. Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizarteko espazio guztietara zabaldua eta denboraren aldetik mugatua. Herritarren hizkuntza-ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotzeko helburu nagusiarekin, proposamena da data horietan euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun pertsona guztien artean harremanak euskaraz izaten saiatzea. Aurten, banaka parte hartzeko aukera izateaz gain (ahobizi edo belarriprest rolen bidez), arigune izenekoen bidez ere parte hartu ahal izango da taldean.

Realak ere bat egin du ekimenarekin eta parte hartuko du. Euskaraldiaren egun horietan, gure gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek Zubietan egingo dituzten prentsaurrekoak euskara hutsean izango dira. Lehenengoa, bihar, Imanol Alguacilekin.

Reala Gipuzkoa Berdinago osatzen duten eragileetako bat da (Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena, bi hizkuntzen arteko oreka-eredu partekatuak adosteko), eta, testuinguru horren barruan, maiatzaz geroztik, gure futbol taldeetako futbolariek euskara hutsezko prentsaurrekoak egiten dituzte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!