REAL SOCIEDAD 1-1 GRANADA CF

Ez da iristen etxean

Vídeo

Realak bana berdindu du Granada CF taldearen aurka gaur goizean Zubietan. Kanpokoek bigarren zatiaren erdialdera lortu dute aurrea hartzea, baina donostiarrek merituak egin dituzte hori berdintzeko eta Jensenen bitartez lortu dute, nahiz eta garaipena ez den iristen etxean, hiru berdinketa jarraian lortu eta gero.

Txuri-urdinek eraman dute partidaren pisua ia aukerarik izan ez den lehen zatian. Irisek eta Vanegasek abagune pare bat izan dituzte donostiarrentzat urrutiko jaurtiketekin, kanpoko atezainak arazorik gabe harrapatu dituenak. Granadarrek bere aukerak izan dituzte atsedenaldira iritsi baino lehen; lehenengoa Naimaren erremate batekin, langa gainetik joan dena, eta, azkena, Gasteren jaurtiketa indartsu batekin, Letek kornerrera aldaratu duena. Ezer gutxi kontatzeko gol-aukera argirik gabeko lehen zati honetan.

Bigarren zatia askoz irekiagoa izan da. Laurak oso gertu izan du kanpokoen gola gutxigatik kanpora joan den eskuinkada gurutzatu batekin partida berriro hasi eta gutxira. Lorenak txuri-urdinentzat izan du berea ezkerkada batekin, baina Sandra harrapatu du, beste behin. Ornellak, eskuinetik erdiraketa on bat egin ondoren, langa gainetik bidali du baloia, granadarren abagune berri batean. Azkenean, saiakera batzuen ondoren, Granadaren gola iritsi da, Carlotak baloia berreskuratu eta jokaldia area barruan ezkerkada batekin bukatu ostean. Txuri-urdinek erreakzionatu nahi izan dute eta Jacqueline, Jensenek eskuinetik erdiratu ostean, berdinketa lortzear izan da, baina ez du garbi errematatu. Handik gutxira, oraingoan bai, berdinketa etorri da: Vanegasen baloi luze ikusgarria eta Jensenek, Nerearen ondoan bakarrik geratu dena buruz burukoan, bikain definitu du ezkerkada polit batekin. Donostiarrek amaierara arte bilatu dute garaipena, baina markagailua ez da mugitu azken minutuetan.

Sari gutxi Realarentzat taldearen anbizioa kontuan hartuta. Ahoko zapore hobea izango du astebete barru Villarreal etxetik kanpo garaitzea lortzen bada. Dena ematera. We are Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, Etxezarreta, Vanegas, Izarne (Bernabe, min. 58), I. Arnaiz (Apari, min. 61), Cecilia (Andreia, min. 58), Franssi, Lorena (Jacqueline, min. 74), N. Eizagirre (kap.) eta Mirari (Jensen, min. 58).

Granada CF: Sandra, Alba P., Marta C., I. Alvarez, Gaste, A. Mingueza (Falfan, min. 82), Alicia, L. Perez (Ornella, min. 59), A. Gomez (C. Suarez, min. 59), Lauri (kap.) eta Naima (Edna, min. 82).

Golak: 0-1: C. Suarez, min. 71; 1-1: Jensen, min. 77.

Epailea: Planes Terol. Txartel horia erakusti dio etxeko Jenseni.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!