SANSE – FUENLABRADA (LARUNBATA, 17:00)

Ez dute esnatu nahi

Vídeo

Sansek ez du play-offetako ametsetik esnatu nahi. Gazteek igoera faseko lehen kanporaketako itzulia jokatuko dute Jose Luis Orbegozo larunbateko 17:00etatik aurrera. Edozein xehetasun kanporaketa alde batera edo bestera erabakiko du, prest egongo dira Zubietakoak bi areatan nagusi izateko. Txuri-urdinek beren joko ezaugarriak mantentzen saiatuko dira aurreko asteburuan esperientzia eta sendotasuna arma nagusitzat dituela erakutsi zuen talde madrildarraren aurrean. Konfiantza osoa izan behar dugu realzale guztien gozamenerako denboraldi bikaina egin duen taldean. Jose Luis Orbegozo harmailak zuekin daude. Aurrera mutilak!

Deialdia ondorengoa da: Garrancho, Zubiaurre, Gorosabel, Sola, Ugarte, Lapeña, Le Normand, Arrieta, Muñoz, Guevara, Gorostidi, Sanz, Sangalli, Saenz, Capilla, Lopez, Muguruza, Olaizola, Dávila eta Celorrio. Kanpoan geratuko diren jokalariak bihar ezagutuko dira. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!