Imajinatzen al duzu Realaren historia Realaren historiako pertsonarik garrantzitsuenetako batek kontatzen dizula? Hori datozen egunetan gertatuko da ‘Tour Reale Arena’-ren hainbat saiotan. Bigarren aktibazio honetan, Xabi Prieto izango duzu lagun gure etxeko ibilbidean, gidari espezializatu batekin batera. Irailaren 19ko saioa eskuragarri dago.
Zer ikusiko den
Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.
Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.
Sarrerak eta prezioak
Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara.
Ordutegiak
Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira).

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin