Udara igaro ondoren Amets Bat indar eta ilusio handiarekin itzuli da Zubietara. Gaur goizean, eguzki ezin hobearekin, Santo Tomas Lizeoko eta Intxaurrondo Ikastolako, Donostiakoak, eta Belaskoenea Ikastetxeko, Irunekoa, 160 ikasleek goiz bikainaz gozatu due. Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsuak txikien ilusioa ekartzen du Zubietara.
Hiru Ikastolako ikasleak autobusez iritsi dira Zubietara goizeko hamarretan. Ilusioz gainezka iritsi dira gure instalazioetaz gozatzeko. Talde ezberdinetan banatu dira eta Zubieta bisitatu dute, Realeko histoariaren eta baloreen bideo bat ikusi dute, kirol ezberdinetara jokatu dute z4 zelaian eta ondoren lehen talderen entrenamendua ikusi dute Jose Luis Orbegozo zelaian.
Hoberena ondoren iritsi da. Entrenamendua amaitu ostean txikiak Iñigo Martinez eta Cristina Pizarrorekin izan dira eta argazkiak eta sinadurak eskuratu dituzte.
Ekintza arratsaldean amaituko dute Donostiako Aquariumean, Real Sociedad Fundazioko babeslea, eta urriaren 23an Anoetan egongo dira Realari animatzen RCD Espanyolen aurka.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin