Bideoa: 109 urteurrenaren festa

Vídeo

BIHAR SAGUESEN

Familia txuri-urdinaren urtebetetze handia

Vídeo

bIHAR egun berezia izango da familia txuri-urdin osoarentzat. Realak, gure bihotzeko taldeak, 110 urte beteko ditu, ilusioz gainezka eta osasun oso onarekin. Azken urteotako urteurrenetan bezala, bere urtebetetzea ospatzeko jai handi bat egingo dugu, jarduera, ezusteko eta, batez ere, sentimenduz betea.

Jaia egiteko aukeratutako lekua klasikoa da edozein donostiarrentzat: Sagueseko zabalgunea, Gros auzoaren ondoan. Arratsaldeko lauetatik gauerdira arte dibertsioa bermatuta dago, adin guztietakoentzat, gainera: 4ko futbol txapelketa, puzgarriak, jolasak, tailerrak egiteko karpak, antzerkia, hizketaldiak, kontzertuak eta ezusteko bat baino gehiago.

4ko futbola, puzgarriak eta jolasak (16etatik aurrera)

Ospakizun egun bakoitzeko ekitaldi nagusietakoa. Izan ere, izen ematea (Infantilen mailan) egun eta erdian itxi zen. Sagueseko zabalgunean kokatuko da ospakizun hauetan arrakastaz erabili den 3x3 zelaia. Arratsaldeko lauetan hasiko da baloia biraka, eta une horretan bertan hasiko dira puzgarriak, margoketa tailerrak, jolasak, Coca Cola gunea

Ekotrade txokoa eta taberna laguntzaileak (16etatik aurrera)

Sagueseko zabalgunean kokatuko den Coca Cola gunearen eta Realeko dendaren ondoan, Ekotrade Txokoa egongo da. Birziklapen enpresa horrekin elkarlanean, edukiontzi horiak jarriko dira. Edukiontzietan plastikozko 3 ontzi uzten dituzun bakoitzean, billete bat jasoko duzu eta bi bazkide txartelen zozketan sartuko zara. 

Bestalde, inguru honetan “pintxo poteak” tradizio luzea duenez, derrigorrezkoa da tabernekin elkarlanean aritzea. Horrela, bada, zabalgunetik gertu dauden bost tabernak zerbait berezia eskainiko dute (nonbaiten Realaren bazkide txartela eskatuko dute): Adamo Beach, El Muro, Monpas, The Simpson's Kafetegia eta La Cuesta.

Antzerkia Barrexerkarekin (19etatik 19:45era)

Txapelketako sariak eman ondoren, umorearen eta kulturaren tartea izango da. Barrexerka antzerki konpainia gaztez osatutako taldea da eta bere helburua da gazteei euskaraz eta kalitatea izango duen produktua eskaintzea. Gure zaleek irribarre egiteko aukera izango dute euren esketx dibertigarriekin, betiere ukitu txuri-urdinarekin. Ezustekoak izango dira!!! Adibidez, Txurdin-en aurkezpen ofiziala. 

Mitoen arteko hitzaldia (20etatik 21etara)

Ezin bestela izan eta historiak leku garrantzitsua hartuko du ekitaldian. Hainbat mito, gizonezkoen nahiz emakumezkoen futbolekoak, elkarrekin hizketan arituko  dira oroitzapen onenak kontatzeko. Honako hauek bertan izango dira, beste batzuekin batera: Jose Mari Martinez, Satrustegui, Xabi Prieto, Larraitz Lucas, Aitor Lopez Rekarte, Aintzane Encinas, Imanol Agirretxe, Iñaki Alkiza,… Sentimendu hutsa!!!

Izaki Gardenak eta Dupla taldeen kontzertuak (21:15etatik gauerdira arte)

Hainbeste osagai dituen ekitaldiaren bukaeran: musika. Izaki Gardenak folk rock taldea aurten itzuli da egin duen biratik, eta bera izango da iluntzeari erritmoa jartzearen arduraduna. Bukaeran, Dupla taldea, denboraldiko errebelazioetako bat, popa, elektronika eta hip hop estetikarekin. Urtebetetze handi batek merezi duen amaiera bikaina!!!

PLANOA ETA AGENDA (deskargatu)

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:

https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!