Socios.com

Fan Token $RSO, urriaren 17tik aurrera eskuragarri

Fan Token $RSO urriaren 17tik aurrera egongo da eskuragarri, Socios.com-en bitartez. Munduko futbol talde handienek erabiltzen duten plataforma da, bazkideekin elkarreraginean aritzeko, edukietara eta sustapen berezietara sarbidea emateko, eta sari bereziak eta opari esklusiboak lortu ahal izateko. 

Fan Token honi esker, taldearen zaleek, mundu guztian, aukeren unibertso batean sartzeko parada izango dute Socios.com app-aren bitartez. Bertan, inkesten bidez, taldearen erabakietan parte hartu ahal izango dute, sustapen eta eduki berezietara sartu eta sari eta errekonpentsa ugari lortzeko aukera izango dute, sinatutako produktu ofizialetatik hasita, doako sarrera eta esperientzia paregabeetara.

 

Noiz eta nola 

$RSO-ren 30 mila unitate  egongo dira eskuragarri Socios.com app-ean, urriaren 17ko 15:00etatik aurrera, 2 eurotan. Salmenta, hiru egunez, hiru fasetan egingo da. Lehen bi faseetan, erabiltzaile bakoitzeko Fan Token kopuruen mugak ezarriko dira, zale guztiek parte hartu ahal izan dezaten, klubarekin elkarreragina izateko aukera berri honetan.


  • 1 fasea: Urriaren 17an, astelehena, abiatuko da eta 24 ordu iraungo ditu. Erabiltzaile bakoitzeko, Fan Token kopuru maximoa  5 $RSO-koa izango da. 
  • 2 fasea: Urriaren 18an, asteartea, 15:00etan abiatuko da eta 24 ordu iraungo ditu. Erabiltzaile bakoitzeko, Fan Token kopuru maximoa 25 $RSO-koa izango da. 
  • 3 fasea: Urriaren 19an, asteazkena, 15:00etan abiatuko da eta 24 ordu iraungo ditu. Azken fase honetan ez da kopuru-mugarik ezarriko.

 

Gutxienez Fan Token $RSO bat lortuko duten zaleek, berehala, inkesta lotesle batean hartuko dute parte, taldearen zein kamiseta historikotan inspiratuko garen erabakitzeko, klubaren denda ofizialetan salduko den kamiseta diseinatzerakoan. Erabiltzaileek hiru modeloren artean aukeratu ahal izango dute, bozkatzerakoan. 

Fan Token $RSO bat nahikoa izango da inkesta honetan bozkatu ahal izateko, Fan Token-ak ez direlako ez gastatzen, ez iraungitzen. Erabiltzaileak zenbat eta Fan Token gehiago izan, bere botoak pisu handiagoa izango du eta aukera gehiago izango ditu sariak irabazteko.  Socios.com app-ean erregistratzerakoan, Reala talde kutun izendatzen duten bazkide, akziodun eta RS FANek Fan Token $RSO bat jasoko dute dohainik.   

Fan Token $RSO-en jabeek Nikosiarako bi pertsonarentzako bidaia eta sarrerak ere irabazi ahal izango dituzte, Omoniaren aurka urriaren 27an jokatuko den Europa Leagueko partidarako. Irabazleek lehen taldearekin bidaiatu ahal izango dute eta espedizioaren hotel ofizialean izango dute logela. Fan Tokens $RSO-en jabeek Live the Dream-en ere parte hartu ahal izango dute, Socios.com-en esperientzia nabarmenenetako bat. Bertan zaleek, euren idoloen antzera, Reale Arenan partida bat jokatu ahal izango dute, datorren azaroaren 8an. Aurki ezagutaraziko dira esperientzia hauek bizi ahal izateko baldintzak. 

Lantzamendu honen bitartez, Reala klub handien parean jarriko da, Paris Saint-Germain, Arsenal, Manchester City, Juventus, AC Milan, Flamengo, FC Bartzelona edo River Plate-ren parean, besteak beste. Socios.com-ek 1,5 milioi erabiltzaile ditu 167 herrialdetan eta Chiliz-en produktua da. Blockchain soluzioetan enpresa liderra da, kirol eta entretenimenduaren industrian. Chiliz-ek 300 langile inguru ditu eta bulegoak Madril, Londres, São Paulo, Istanbul, Miami, Malta eta Lyonen, eta, gutxi barru, bere lehen egoitza irekiko du Milanen. Chiliz ($CHZ), Socios.com eta Chiliz Chain 2.0ren (CC2) moneta natiboa da, kirol eta entretenimenduan espezializatutako lehen blockchain-a. Munduko  exchange digital nagusietan dago eskuragarri.

 

Zer da Fan Token bat? 

Fan Token-ak mundu guztiko kirol antolakuntza handiek erabiltzen duten erreminta digitala da, zaleek beren taldearekin elkarreragina izateko beste bide bat eta errekonpentsa eta sari esklusiboak irabazteko aukera izan dezaten. Erreminta honen bidez, lehen aldiz, zaleek ahotsa izango dute hainbat erabakitan, eta sari eta errekonpentsak jaso ahal izango dituzte euren leialtasunarengatik. 

Fan Token $RSO-ak Socios.com app-ean eros daitezke. iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen plataforma intuitiboa da, zaleek Realarekiko duten maitasuna gozatu eta partekatzeko, jolas dibertigarri eta funtzionaltasun entretenigarrien bidez. Horrela, leialtasun puntuak batu ahal izango dira, produktu esklusibo eta esperientziez trukatu ahal izateko, app-etik atera gabe. 

FTO (lantzamendua) bukatutakoan, Fan Token $RSO-a berriz egongo da eskuragarri,  Socios.com-en exchangearen bidez. Bertan, erabiltzaileek erosi eta saldu ahal izango dituzte.  Prezioa aldatu egingo da eskaeraren arabera. 

Bigarren mailako merkatu bat badagoen arren, Fan Token-ak instrumentu erabilgarriak dira. Hau da, beren funtzioa produktu edo zerbitzu bati sarrera ematea da. Ez dira inbertsiorako instrumentuak, eta ez dira horretarako erabili behar.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!