Bertso Derbia polita Mungian

Festa hasiera onena

Gauean denboraldiko partida politenetarikoa jokatuko da. Baina festak atzo izan zuen hasiera Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatu bait zen Mungiako Olalde Aretoan.

Giroa bikaina nagusi izan zen Bertso Derbian, Athletic Fundazioak antolatutako ekintza Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin.

Aurreko edizioetan bezala, ekitaldian elkarri hitza pasaz kantuan izan ziren sei bertsolari. Unai Agirre, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallusek hartu dute parte Realaren aldetik eta Igor Elortza, Oihana Bartra eta Etxahun Lekue Athletic Clubaren partetik. Andoni Egañak egin zituen gai jartzailearen lanak.

Reala eta Athletic Clubeko fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertso Derbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala eta Athletic Clubaren Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten ahaleginean kokatzen da Bertso Derbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!