Zubietako futbol instalakuntzek ez dute atsedenik hartzen Gabonetan. Urteroko ohitura bezala, futbol zelai txuri-urdinetan hainbat gaztetxo bilduko dira ohiko Gabonetako Alebin Txapelketa ospatzeko. Realak antolatzen du ekimen polit hau.
Txapelketa multzo fasearekin hasiko da astelehenean. Gipuzkoako 59 talde eta mila bat haur alebinek hartuko dute parte. Astelehen eta asteartean lehen fasea izango da eta asteazkenean kanporaketa finalak jokatuko dira eta sari banaketa. Arrakasta bermatua dago edizio berri honetan.
Zubietara sartzeko gomendioak
Asteburuan Zubietan jende asko espero denez, honako neurri hauek hartuko dira ibilgailuak instalazio txuri-urdinetara sartzeko:
Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7).
Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin