Futboleko beste arratsalde handi bat dator Reale Arenan. Bihar, larunbata, Realak urteko azken partida jokatuko du bere etxe berrian eta denboraldiko partida handienetako batekin egingo dio agur 2019ari. Bi taldeak momentu onean daude eta, nola ez, giro bikaina espero da Donostiako zelaian.
Dagoeneko hasi da jai honetarako atzerako kontaketa, eta, ahalik eta giro onena sustatzeko asmoz, kulb txuri urdinak funtzio bikoitza izango duten 38000 'clap banner' banatuko ditu. Batetik, bazkide bakoitzak bere eserlekuan aurkituko duen kartoi meheak mosaiko bat antolatzeko balioko du, taldeak zelaira irtetzen denean.
Bestalde, kartoi mehe horren instrukzioetan adieraziko den bezala, partidan zehar arratsalde handietako giroa izan dadin, 'Clap banner' hau soinu efektu ikaragarria sortuko duen txalogarri bihurtuko da. Reale Arenako giroa berez hariitzen badu, bihar sentsazio hori biderkatu egingo da.
Reale Arenara aldez aurretik etorri
Mosaikoa zabaltzean, gure bazkideen laguntza eskatzen dugu, kartoi mehea altxatuz ereserki ofiziala hasten denean, eta goian mantenduz 'Txuri Urdin' entzuten den bitartean, futbolariak zelaira irtetearekin bat egin dezan. Mosaiko hau kontuan hartuta, gure zaleei Reale Arenara behar besteko aurrerapenarekin gerturatzeko gomendatzen diegu, une polit honetaz gozatu ahal izateko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin