CELTA FORTUNA – SANSE (IGANDEA, 15:30)

Filialen arteko lehia goialdean

Sansek Barreiroko Estadioa bisitatuko du igande honetan Celta Fortunaren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek garaipen berri bat lortu zuten Zubietatik urrun SD Logroñes mendean hartuta Las Gaunasen eta, hamahiru jardunaldi geroago, galdu gabe jarraitzen dute. Vigoarrak, bestalde, sailkapenaren goiko aldean finkatuta daude eta puntu bat ateratzen diete donostiarrei. Gainera, erasorako duten potentzialak aurkari beldurgarrian bihurtzen ditu, multzoko talderik golegileena baitira. Filialen arteko lehia goialdean. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!

CD BREA – REAL C (LARUNBATA, 18:00)

Gure hirugarren taldeak Piedrabuenako zelaia bisitatuko du larunbat honetan CD Brearen aurka jokatzeko. Txuri-urdinek garaipen garrantzitsua lortu zuten Gernikaren aurka playoff postuetatik gertu mantentzeko. Zaragozarrek, bestalde, lau porrot jarraian jaso dituzte eta jaitsiera postuetan daude; beraz, hiru puntuak lortzeko beharrarekin iritsiko dira.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:30 Infantil Txikia – Real Union (RSTV)

15:30 Infantila – Real Union ‘B’ (RSTV)

18:00  Euskal Kadetea – Deportivo Alaves (RSTV)

Igandea:

11:30 Easo – Zarautz KE (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!