II. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Finala aurkeztu da

Vídeo

Gaur goizean aurkeztu da Irunen Realak eta Athletic Clubek jokatuko duten II. Euskal Herria Txapelaren finala. Neurketa abuztuaren 4ean ospatuko da 18:15etan Iruneko Stadium Galen. Bi talde hauek lortu zituzten LaLigako derbietan puntu gehien eta horregatik jokatuko dute txapelketa honen finala.

Aurkezpenean Kike Zurutuza (EH Kirolaren bozeramailea), Joseba Ibarburu (Realako presidenteordea), Jose Angel Iribar (Athletic Clubeko jokalari ohia), Mikel Etxarri (Euskal Selekzioaren entrenatzailea), Ricardo Garcia (Real Unionen presidentea), Pedro Alegre (Irungo Udaleko Kirolen ordezkaria) eta Goizane Alvarez (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazte eta Kirolen zuzendari nagusia). Sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai EH Kirolaren web orrialdean eta hurrengo egunetan Realako denda ofizialetan. Prezioa 5 eta 20 euroren artean egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!