ASTEAZKENA 13, 18:30

Finalaren bila, Reale Arenan

Gure emakumezkoen taldea Erreginaren Kopako final batean sartzeko zorian dago. Atzo finalerdietako joaneko partidan lortutako berdinketak kanporaketa irekia utzi du eta beste hitzordu historiko batera iristeko aukerak ukitu gabe utzi ditu. Horretarako Atletico de Madrid menderatu beharko dute datorren asteazkenean.

Itzulerako neurketari begira, taldea ahalik eta zale gehienek babestea nahi dugu eta, horregatik, madrildarren aurkako norgehiagoka Reale Arenan jokatuko da. Hilaren 13an izango da, asteazkena, 18:30ean.

Taldearen dinamika onak eta atzoko emaitzak baikortasunez bete dute familia txuri-urdina itzulerako neurketari begira. Ez da erraza izango, baina ahalik eta realzale gehienen laguntzarekin ziur finala gertuago egongo dela.

Partidarako sarrerak gure webgunearen bidez eros daitezke. Klubeko bazkideek eta RS Fanek sarrera doan izango dute. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ karneta dutenek ere sarrera izango dute. RS Fan-ek partida baino bi ordu lehenago atera ahal izango dute sarrera txarteldegian, karneta aurkeztu ondoren.


Derbia ere Reale Arenan
Erreginaren Kopako finalerdiaz gain Athletic Clubaren aurkako liga partida ere Reale Arenan jokatuko da. Derbia hilaren 23ko 18:00ean izango da Donostiako estadioan. Hurrengo egunetan partidaren inguruko xehetasun gehiago emango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!