REAL SOCIEDAD 3-2 LEVANTE UD

Finalera!

Reala Taxoaren jokatu den Sentimendu kopako finalera sailkatu da txapelketako lehen finalerdian Levante UD taldeari hiru eta bi irabazi ondoren.

Txuri-urdinek norgehiagokako lehen jokaldia baliatu dute baloia sareetara bidaltzeko. Gemmak egindako pase sakon batekin atezainaren aurrean geratu da Jensen eta zutoinen artera bidali du baloia banakako jokaldian. Lehen zatiko erditik aurrera Levantek izan du domeinua eta 36. minutuan iritsi da beraien aukerarik garbiena Alba Redondoren erremate batengandik, baina Realak ez du asko behar izan erantzuteko 38. minutuan Estradak ezker hegaletik egindako erdiraketa zutoinera bidali baitu Allegrak. Atsedenaldira iritsi aurretik, aldiz, berriro ere aukera garbia izan du talde valentziarrak Andonovaren jaurtiketa zutoina ukituz joan baita kanpora.

Bigarren zati hasieran aldiz, Levantek berdinketa ezarri du markagailuan Paulak eskuin hegaletik erdiratu eta Erikak errematea sareetara bidali ondoren. Kanpoko taldea nagusi izanten hasi den arren, 56. minutuan Nataliaren taldea berriro ere aurretik jarri da markagailuan Jensenek atzelariaren zalantza baliatu eta baloi loratu baten bitartez Paraluta atezaina gaindituta. Hurrengo minutuak aukera garbirik gabekoak izan dira, baina talde txuri-urdinak aldea zabaldu du, 71. minutuan, ezker hegalean Egigurenen bakarkako jokaldi baten ondoren area kanpotik errematatu eta baloia sareetara bidaliz. Norgehiagokako arauzko 90 minutuak amaitzeko 4 minutu falta zirenean, aldiz, Levantek aldea murriztu du Holmen eskutik. Baina garaipenak ez du ihes egin.

Emaitza honi esker, igandean eguerdiko 13:00tan jokatuko den finalera sailkatu da talde txuri-urdina. Aurkaria Osasuna eta Real Madriden artean jokatuko den Sentimendu Kopako bigarren finalerdian erabakiko da.


Fitxa Teknikoa:

Real Sociedad: O. Santana (Alazne, min. 66), Etxebeste, Etxezarreta (Uranga, min. 66), Specht (Maddi min.66), Bernabé, I. Arnaiz (Aparicio min. 46), Allegra (Viles, min. 46), N. Eizagirre (Maren, min. 66), Gemma, Estrada (Nora, min 46) eta Jensen (Egiguren, min. 66).

Levante UD: Paraluta, Paula T., M. Méndez, N. Mendoza (Calligaris, min. 66), Estela, P. Fernández (Tatiana min. 66), L. Baños, Carol (Toland min. 46), Andonova (Escoms, min. 74), Redondo (Holme, min. 66) eta Érika (Pomer, min. 74).

Golak: 1-0: Jensen, min. 1; 1-1: Érika, min. 46; 2-1: Jensen, min. 56; 3-1: Egiguren, min. 71; 3-2: Holme, min. 86.

Epailea: Gallastegui Pérez. Txartelik gabe. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!