Emakumeen taldeak handia egin du. Lehen aldiz bere bizitzako hamabost urtetan Erreginaren Kopako Finalera iritsi da. Emozio handiko neurketan, Realak hiru eta bat irabazi dio Sevilla FC-ri eta Granadako finalerako txartela lortu du. Anoetak festa bizi du eta gozatu ederra hartu du finalerako sailkapena ospatuz. Maiatzaren 11n, Granadan, Atletico de Madrid izango da arerio.
Partidaren hasiera harrigarria izan da. Lehen jokaldian Reala aurretik ipini da Palaciosen gol batekin. Baina hurrengo jokaldian, Maddik bere atean gola egin du. Bi minututan bi gol. Reala nagusi zen eta partida alde zegoen, nahiz eta markagailua berdindua egon. Ordu erdia bete aurretik, aurretik berriro Reala. Bautistak falta atera eta atzelari batek bere atean sartu du.
Berdin jarraitu beharra zegoen bigarren zatian eta ez du erritmoa jeitsi Realak. Hirugarrena egin du Ane Etxezarretaren bitartez. Partida bideratuta. Hortk amaiera arte, neurketa lasai eta gozatzeko astia.
Egun historikoa izan da emakumezkoen futbol sailarentzat eta, era berean, Klub osoarentzat. Hamabost urte hauetan emakumeen taldetik pasa diren jokalari, entrenatzaile eta laguntzaileei esker lortu da hau guztia. Denon lorpena da. Goza dezagun elkarrekin. Han ikusiko dugu elkar, Granadan. Aupa Real!
Ficha técnica:
Real Sociedad: Mariasun, Soldevila, Etxezarreta, Mendoza, Maddi, M. Cardona (N. Eizagirre, min.58), Itxaso, L. Baños, Palacios (Chini, min.66), Nahikari (S. Olaizola, min.92) eta C. Bautista (Manu, min.58).
Sevilla FC: Noelia, Bores (Maca, min.58), Marta (cap)(Isa Haas, min.46), Maite, Cometti, Lara (Karpova, min.71), Maite, Nago, Liucija (Payne, min.46), Araya eta Olga.
Golak: 1-0: Palacios, min.1. 1-1: Maddi (o.a), min.2. 2-1: Marta (o.a), min.25. 3-1: Etxezarreta, min.52.
Árbitro: Frías Acedo. Txartel horia Itxaso Uriarterentzat.
Asistentzia: 18.731 ikusle.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin