LEVANTE UD 1-2 REAL SOCIEDAD

Finalerdietara!

Vídeo

Realak Erreginaren Kopako finalerdietarako txartela lortu du Levante UD 1-2 mendean hartuta Buñolen. Lehen berrogeita bost minutuak lehiatuta eta asmatu gabe eman ondoren, donostiarrek ikuskizuna eman dute bigarren zatian eta hurrengo kanporaketara sailkatzea merezi izan dute agertoki zailenetako batean eta ligako talde handienetako baten aurrean.

Lehen zatia oso parekatua izan da. Lehen zortzi minutuak erabakigarriak izan dira. Txuri-urdinek partida hasi eta berehala izan dute aukerarik onena Bernaberen ezkerkada batekin, Tarazonak aldentzea lortu duena. Minutu pare bat geroago eta etxekoen lehen aukeran gola iritsi da: Alba Redondo ezkerretik barneratu da eta Andonovak area txikiaren barruan erdiraketa erreamtatzea lortu du valentziarrak aurreratzeko. 0-1etik 1-0era. Donostiarrek saiatzen jarraitu dute eta ezkerkada pare bat izan dituzte Jensen eta Nerearen bitartez areaz kanpotik, Tarazonak arazorik gabe gelditu dituenak. Lehen zatiko azkena Erikak izan du etxekoentzat, Letek harrapatu duen errematearekin txuri-urdinak bizirik mantentzeko.

Bigarren zatia Realarena izan da hasieratik amaieraraino. Aukerak bata bestearen atzetik etengabe. Hau ikuskizuna. Amaiurren errematea atepetik atera dutena, Jensenen ezkerkada zutoin ondotik kanpora, Amaiurren buruz burukoa atezainak urrundu duena, Vanegasen burukada apur bat desbideratuta... Azkenean, guztiz merezita, Franssik berdinketa lortu du area aurrealdetik egindako eskuinkada bikainarekin. Baina txuri-urdinen nagusitasuna ez da gelditu eta Nereak, langan jo duen erremate batekin, eta Andreiak, zutoinean jo duen beste batekin, oso gertu izan dute bigarrena. Minutu gutxi geroago, eta falta eder batekin, Vanegasek emaitzari vuelta ematea lortu du. Azken txanpak donostiarren erabateko kontrola izan du, eta hainbat kontraerasotan kanporaketa erabakita uzteko aukerak izan dituzte. Levantek, ligako talde onenetako batek, ez du erantzunik lortu nagusitasun honen aurrean.

Hau ikuskizuna, batez ere bigarren zatian. Eszenatokiarengatik, aurkariarengatik, nagusitasunarengatik, jokorenagatik eta sortutako aukerengatik... Izugarria. Bihar ezagutuko dugu Erreginaren Kopako finalerdietako aurkaria. Historia egiten jarraitzera. We are Real!

Fitxa teknikoa:

Levante UD: Tarazona, S. Lloris, N. Mendoza, M. Mendez (kap.), Paula T. (Antonia S., min. 76), L. Baños (Estela, min. 76), P. Fernández, Sosa Martin (Daniela, min. 57), Andonova, Erika (Gabi Nunes, min. 63) eta Redondo.

Real Sociedad: Lete, Cecilia (Emma, min. 53), Tejada, Vanegas, Bernabe, Apari, Andreia, Amaiur (Mirari, min. 84), Jensen, N. Eizagirre (kap.) eta Franssi.

Goles: 0-1: Andonova, min. 8; 1-1: Franssi, min. 57; 1-2: Vanegas, min. 70.

Epailea: Firvida Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko S. Lloris eta Paula T.-ri eta kanpoko Vanegas, Tejada, Jensen eta Andreiari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!