REAL SOCIEDAD 3-0 FC LEVANTE LAS PLANAS

Garaipen biribila

Vídeo

Realak etxean irabazi du berriro, FC Levante Las Planasi hiru eta huts gailenduta, hasieratik amaierara arte Realak nagusi izan den partida biribilean.

Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira lehen zatian, aurkariaren areara iritsiera arriskutsu askorekin, baina gol aukera garbi gehiegi sortu gabe. Partida 0-0ekoa zela zirudien lehen zatian, baina Franssiri egindako penalti argi batek balantza Realaren alde jarri du, Nuriak bigarren txartel horia ikusi ostean. Amaiurrek, hamaika metroetatik, ez du barkatu lehenengoa eginez. Txuri-urdinek garaipena bideratzeko beste aukera bat izan dute atsedenaldia baino lehentxeago, Finlandiako aurrelaria protagonista zela, baina erremateak langan jo du.

Realak nagusi izaten jarraitu du bigarren zatia hasieran, baina oraingo honetan, arrisku handiagoa eta aukera gehiago sortuz. Franssik izan du lehena, baina Montse atezainaren eskuetan amaitu du baloiak. Ceciliak izan du hurrengoa baina jaurtiketa ezker hegaletik aldenduta atera da. Le Guillyk ere izan du berea, baina langan jotzen amaitu du area barrutik egin duen erremateak. Bigarren zatiko erdialdean aldiz, markagailuko tartea handitzea lortu dugu, Jensenek atea aurkitu du Amaiurrek egindako pase bati esker. Jokalari norbegiarrak eskuinetik zetorkion pasea gogor jo eta sarera bidali du baloia. Garaipena bermatzeko gola izan den arren, ez da txuri-urdinek egin duten azkena izan, azken minutuetan Mirarik bere denboraldiko lehen gola egin baitu Izarnek egindako pase bikain bati esker.

Bosgarren postuan finkatzeko balio izan dion jarraipenean lortutako bigarren garaipena izan da Realarentzat. Datorren asteburuan ligako garailea eta Europako azpitxapelduna den FC Barcelona taldearen etxea bisitatuko du. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Le Guilly, Tejada, Vanegas, Bernabé (Izarne, min. 83), Andreia, Cecilia (N. Eizagirre, min. 66), Gaby G., Gemma (Maddi, min. 76), Amaiur (kap.) (Amaiur, min. 76) eta Franssi (Jensen, min. 66).

FC Levante Las Planas: Montse Quesada, Nuria, B. Bou (Gantxegi, min. 81), Sille Struck, L. Parera, R. Chikwelu (E. Martín-Pozuelo), Yasmin Mrabet, Elena Julve, M. Vilas (cap.) (N. Escot, min. 52), M. Garrote (N. Muth, min. 74) eta L. Martínez.

Golak: 1-0: Amaiur (pen.), min. 39; 2-0: Jensen, min. 68; 3-0: Mirari, min. 90

Epailea: Cebollada López. Txartel horia erakutsi die etxeko Gaby G.-ri eta kanpoko R. Chikwelu eta E. Martín-Pozuelori. Kanpoko Nuriari txartel hori bikoitza erakutsi dio (min. 39).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!