GIRONA FC – REAL SOCIEDAD (18:30)

Garaipen gosea


Futbola bueltan da eta ligako txapelketari ekingo diogu berriro. geldialdiaren ondoren, Realak Montilivi bisitatuko du Girona FC taldearen aurka jokatzeko denboraldiko irteerarik zailenetako batean. Txuri-urdinek azken partidetako sentsazio onak garaipenean bihurtu nahi dituzte, nahiz eta gaurko erronka oso gogorra izan.


Michelen taldeak denboraldi izugarria burutu zuen pasa den urtean. Horri Champions Leaguen lehiatzen ari dira orain, nahiz eta lehen bi jardunaldietan ez duten punturik lortu. Ligan ere ez dute espero zuten hasiera izan izan eta sailkapenaren erdian daude, donostiarrak baino hiru puntu gehiagorekin.



Hurrengo hiru asteetan bi partida jokatu beharko ditugu aste bakoitzean. Hiru lehiaketa daude aurretik, eta urratsez urrats joan behar da, oztopo guztiak gainditzeko. Baina, lehenik, LaLiga eta Girona. Arreta gaur arratsaldeko partidan jarrita garaipena lortzen saiatzeko. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!