WOLVERHAMPTON WANDERERS FC 1-2 REAL SOCIEDAD

Garaipena Ingalaterrako lehen neurketan

Vídeo

Realak prestaketarekin jarraitzen du, eta gaur arratsaldean 1-2 nagusitu zaio Wolverhampton Wanderers FC taldeari Walsallen jokatutako partidan. Sentsazio onak utzita, txuri-urdinek minutuak pilatzeko eta liga hasi aurretik beharrezko erritmoa hartzen jarraitzeko baliatu dute neurketa.

Etxeko taldea aurreratu da lehen hamabost minutuetan. Txuri-urdinek, ordea, berdinketa lortu dute Óskarssonen gol bikain bati esker, Barrenek utzitako baloi ederra aprobetxatuta. Bigarren zatian, amaierarako gutxi falta zela, Lebarbierrek area kanpotik egindako jaurtiketa zorrotz batekin eman die garaipena donostiarrei.

Proba ona Matarazzoren taldearentzat, prestaketa lanean aurrera egiten jarraitzen baitu. Hurrengo hitzordua asteartean izango da, gaurko agertoki berean, Aston Villa FC taldearen aurka.

Fitxa teknikoa:

Wolves: Bentley, Trippier, Mosquera (Djiga, min.76), Toti, H Bueno (Tchatchoua, min.76), Andre, Doyle (Chirewa, min.73), Munetsi (Traore, min.76), Edozie (Armstrong, min.60), R.Gomes (Lima, min.73), Mane.

Real Sociedad: Marrero; Aramburu, Jon Martín, Zubeldia, Javi López; Ibai Aguirre, Yangel Herrera; Barrene, Zakharyan, Ochieng Óskarsson. Segunda parte: Marrero (Fraga, m. 74); Rupérez, Beitia, Pacheco, Aihen; Turrientes, Lebarbier; Dani Díaz (Sergio Gómez, m. 74), Carlos Soler (Goti, m. 74), Marchal; Carrera.

Golak: 1-0, min.16: Rodrigo Gomes. 1-1, min.33: Óskarsson. 1-2, min.82: Lebarbier.

Epailea: Craig Pawson.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!