REAL C 3-2 CD BREA

Garaipena partida ero batean

Vídeo

Gure hirugarren taldeak hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu Brea 3-2 mendean hartuta gaur arratsaldean Zubietan partida ero batean.

Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira lehen zatian. Arrutik izan du lehen abagunea eskuinkada batekin, Joelek kornerrera urrundu duena. Guibelaldek ere berea izan du langa gainetik joan den erremate batekin. Zaragozarren etorrera bakanetako bat Velaren burukada batekin iritsi da, baina ez du aterik ikusi. Lehen zatiko azkena, eta argiena, Orobengoak izan du, Mariezkurrenaren erdiraketa baten ondoren. Aurrelari txuri-urdinak ezin izan du errematea garbi egin eta Joelek baloia marra gainean harrapatu du.

Partida berrio hasi eta berehala, lehen minutua bete gabe, kanpokoek aurrea hartu dute markagailuan, Velak ezkerretik erdiratu eta Ederrek, buruz, baloia sare barrura bidali ostean. Donostiarrek gertu izan dute berdinketa, baina Ramirezek ez du asmatu Garroren pasearen ostean eta bere errematea kanpora joan da gutxigatik. Arruti ere, buruz burukoan, berdinketa lortzeko zorian egon da, baina Joelek saihestu du. Enseñatek zaragozarren garaipena bideratu ahal izan du beste buruz buruko batean, baina ez du asmatu. Txuri-urdinek erritmoa bizitu dute eta, Eceizabarrenari penaltia egin ostean, Guibelaldek lehia berdintzea lortu du. Handik gutxira, Orobengoak partida iraultzea lortu du area barrutik gurutzatutako erremate bikain batekin. Zailena eginda zegoenean, Alvaro Martinek, buruz korner baten irteeran, partida berdindu du. Donostiarrek estutzen jarraitu dute eta Gorosabelek, jaurtiketa gogor batekin, Joel gainditzea lortu du. Honi baloiak ihes egin eta gero, markagailua irauli eta garaipena ziurtatzeko.

Ezinbesteko hiru puntu zazpigarren postu eroso batean finkatzeko. Datorren asteburuan Las Gaunasera joango dira UD Logroñesen aurka jokatzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Galindo, Merino, Zubelzu (kap.), Ropero, Eceizabarrena (H. Martin, min. 70), Guibelalde (Gorosabel, min. 81), Ramirez (Canales, min. 58), Arruti (Lete, min. 58), Mariezkurrena, Garro eta Orobengoa.

CD Brea: Joel, Beamonte, Almerge, Alvaro Martin, Manu Cardiel (Hugo Gomez, min. 72), Toño Jiménez, Pepo (kap.), Enseñat (Sami, min. 79), Vela, Paul (Belenguer, min. 89) eta Eder.

Goles: 0-1: Eder, min. 46; 1-1: Guibelalde (pen.), min. 66; 2-1: Orobengoa, min. 71; 2-2: Alvaro Martin, min. 78; 3-2: Gorosabel, min. 87.

Epailea: Legarra Gorgoñon. Txartel horia erakutsi die etxeko Arruti eta Roperori eta kanpoko Vela, Enseñat eta Pepori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!