REAL SOCIEDAD 1-1 ATHLETIC CLUB

Garaipenak ihes egin du

Vídeo

Berdinketa derbian. Urteko partidarik berezienean, hogeita hamazazpi mila zale baino gehiagorekin harmailetan, garaipena lortzeko minutu gutxira geratu da Reala. Zuri-gorrien gol batek, luzapenean, garaipena kendu die gipuzkoarrei. Aurretik, penaltiz, Isakek aurretik jarri ditu etxekoak, eskuan izan duten partidan. Lastima.

Partida susto handiarekin hasi da Realarentzat. Athleticen baloi luze batek Remiro gainditu du irteeran, eta Williams ate hutsean gola sartzera zihoanean, Aritz agertu da lurrera jaurtitzeko eta gola saihesteko. Imanolen taldea pixkanaka sendotzen joan da eta bere lehen aukera hogei minutura iritsi da, Isaken jaurtiketa indartsu baten bidez. Protagonista berak hurrengo jokaldian. Isakek jaurtiketa bilatu du aurrealdetik eta, zuri-gorrien atezainak, berriz ere, gogor esku hartu du. Ezer gutxiago atsedenaldira arte.

Bigarren zatian Reala ondo atera da, kontrako zelaian askoz gehiago jokatuz. Horrela, eta jokaldi luze baten ondoren, Iñigo Martinezek penaltia egin dio Merinori, eta Isakek, jaurtiketa indartsu batekin, partidako lehen gola egin du. Hurrengo falta batean, Sorlothek baloia kanpora bidali du gutxigatik. Realaren minuturik onenak izan dira. Talde zuri-gorriak ez du erritmoa jaitsi eta bigarren zatiaren erdialdean berdinketa lortzetik gertu egon da Berenguerren burukada batean. Azken txanpara arte, denbora alde zuela, Realak ondo kontrolatu du partida, baina luzapenean area ertzean egindako falta batean, Muniainek berdinketa lortu du, Remirok ezin izan baitu jaurtiketa urrundu.

Zapore gutxiko puntu bat, nahiz eta batzen jarraitu. Ostegunean, gehiago. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz (kap), Le Normand, Rico (Aihen, min.79), Zubimendi, Merino, Silva (Zubeldia, min.79), Januzaj (Guevara, min.79), Isak (Lobete, min.86) eta Sorloth (Portu, min.66).

Athletic Club: Unai Simon, De Marcos (Petxarroman, min.79), Yeray, I. Martinez, I. Lekue, Dani Garcia (Nuñez, min.87), Vencedor, Berenguer (Williams Jr., min.79), Muniain (kap), Raul Garcia (Sancet, min.66) eta Williams.

Golak: 1-0: Isak (pen), min.58. 1-1: Muniain, min.91.

Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Isak, Januzaj eta Merinori eta kanpoko Iñigo Martinez eta De Marcosi. Kanpoko Iñigo Martinezi bigarren txartel horia erakutsi dio 84. minutuan.

Asistentzia: 37.066 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!