Gure belar hockeyko taldeak bi eta bat irabazi du FC Barcelonaren aurka asteburu honetan jokatu den bigarren jardunaldian. Emaitza honekin, txuri-urdinek bigarren itzuliko garaipenen zutabea estreinatzea lortu dute.
Gipuzkoarrek aukera asko izan dituzte markagailua irekitzeko, eta partidako lehenengoa ez da 30. minuturarte iritsi, Laura Garatek egin duen golari esker. Hala ere, gutxi iraun du etxekoen pozak, bi minutura Martina Melonek berdinketaren gola lortu baitu talde kataluniarrarentzat. Realaren aukerak iristen jarraitu dute, eta 56. minutuan Maider Altunak behin betiko binakoa satzea lortu du. Garaipen garrantzitsua, asteburuko jardunaldi bikoitza aho-zapore onarekin amaitzeko. Hurrengo jardunaldian Madrilera joan beharko dute Sanse Complutenseren aurka jokatzeko. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin