SD HUESCA 3-0 REAL SOCIEDAD B

Gehiegizko zigorra

Realak hiru eta huts galdu du Huescaren etxean gaur arratsaldean jokatutako norgehiagokan. 

Etxeko taldeak proposatu duen hasierako disposizio taktikoa dela eta, Txuri-Urdinak deseroso sentitu dira topaketaren lehen bost minutuetan. Egokitze-une baten ondoren, partidak 180 graduko bira eman du, eta donostiarrak jokoa menderatzen hasi dira. Golean bilakatu ezin izan dituzten hainbat arrisku egoera sortu dituzte: gurutzatuegi joan diren bi jaurtiketa, zutoinean amaitu duen Guridiren jaurtiketa, Naroak langara bidali duen erremate hirukoitzeko aukera, etab. Baina markagailua kanpokoen alde jarriko zela zirudienean, eta lehenengo zatia amaitzeko bi minutu falta zirenean, etxeko taldeak, beraien partidako bigarren aukera baliatu dute lehenengo gola egiteko. Gehiegizko zigorra Gorka Alvarezen jokalarientzat, markagailuan gainetik joateko behar adina merezimendu egin baidituzte.

Aldageletatik igaro ondoren, etxekoek markagailua alde zutela baliatu dute beraien jokoa egiteko eta lehenengo minutuetan, aldea handitu dute Royo Sanjuán jokalariaren golari esker. Dena alde zutelarik, Huescakoak eroso sentitu dira, distantziak txikitzeko arrisku egoerak sortu ezinean zebilen Realarekin. Arauzko 90 minutuak amaituta zirelarik iritsi da etxekoen azkena, Laura Palominoren jaurtiketa gurutzatu bikain batekin. Zigor handiegia jokalekuan bizi izan dutenarekin alderatuta.

Datorren asteburua, etxera itzuliko dira Bizkerreren aurkako derbia jokatzeko. 

We are Real!


Fitxa teknikoa:

SD Huesca: 

Real Sociedad: A. Estensoro, H. Uranga, Solo, Mati, Etxebeste, Omaya, Naroa, Olaetxea, E. Guridi, Intza eta Isas.

Golak: 1-0: Palo, min. 43; 2-0: Royo Sanjuán, min. 54; 3-0: Laura Palomino, min. 93.

Epailea: Denise Alvarado. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!