Barakaldo CF 0 - 5 Sanse

Geldiezinak

Sansek gol ugari sartuz irabazi du etxetik kanpo eta ez daki oraindik galtzea zer den. Huts eta bost izugarria txuri-urdinen alde kategoriako aurkari zailetako baten aurka lidergotza eskuratzeko. Taldeak geldiezina dirudi. 

Xabi Alonsorenek partida menderatuz eta aurkariaren atea bilatuz hasi dute. Gol gosea dute. Taldea askotan iritsi da eta hainbat korner eragin dituzte. Batek itxura ona du, baina Arambarriren errematea gora joan da. Minutu gutxira, Unai Veigak markagailua ireki du buruzko gol batekin Roberto Lopezek ateratako korner baten ondoren. Konformatu gabe, gipuzkoarrek borroka jarraitu dute eta minutu gutxira aurkarien defentsak Lobete lurrera bota du area barruan. Gorostidik ez du barkatu hamaika metroetatik eta bigarrena gehitu du. Lehen zatiaren amaiera.

Bigarren zatia izugarria izan da. Taldea indarrez beteta atera da, oso bizi. 69garren minutuan, Roberto Lopezek korner bat atera eta Gorostidik bigarren gola gehitu du bere kontu pertsonalera. Gutxira, Lobetek baloi bat ehizatu du aurkarien huts bat eta gero eta, tinko, norgehiagokako laugarrena sartu du. Dena amaituta dagoela dirudienean, Lobete berak penalti berri bat eragin du zeina Roberto Lopezek on bihurtu duen jardunaldi izugarri bat borobiltzeko. Asmatu, amestu eta borrokatu.

Lehenak dira. Liderrak. Datorren astean Real Valladolid B jasoko dute etxean taulako lehen postua borrokatzeko partidan. 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ramírez, Pecharroman (Zourdine Thior, min.46), Ekaitz Jimenez, Zubimendi, Arambarri, Gorostidi, Roberto López, Unai Veiga (Blasco, min.84), Navarro (Garrido, min.74), Imanol Ezkurdia, Julen Lobete.

Barakaldo C.F.: Cacharrón, José Antonio Picón, Julen López, Héctor Nespral, Juan Delgado, Óscar Fernández (Sergio García, min. 56), Miguel Gandara, Urtzi Iriondo, Carlos Algarra (Doncel, min.51), Iker Olaizola, Samuel Alex (Carles Marc, min.65).

Golak: 0-1: Unai Veiga, min.30; 0-2: Gorostidi, min.34; 0-3: Gorostidi, min.69; 0-4: Lobete, min.84; 0-5: Roberto López, min.90.

Epailea: Alberto Fuerte Martín. Kanpoko Gorostidiri eta Imanol Ezkurdiari txartel horia atera die.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!