Gipuzkoako Atletismo Federazioaren Mendeurrenaren Galan

Atzo egun berezia izan zen atletismoaren zaleentzat. Donostiako Musikene erainikoak Gipuzkoar Atletismo Federazioaren mendeurreneko gala hartu zuen, luxuzko gonbidatu bat izan zuena, Lord Sebastian Coe. Reala ekitaldian izan zen eta opari txuri-urdin bat eman zion britainiar atletari. Angel Oyarzun Realeko presidenteordeak, klubaren izenean, bere izena eta 1977 zenbakia, europar txapelketa batean bere lehen urrea lortu zuen urtea, hain zuzen, zeraman kamiseta eman zion Coeri.  

Sari gehiago

Iñigo Uribarren Realeko atletak Adegi Saria jaso zuen, 2016 urteko gizonezko atleta onenari. José Antonio Hernández 'Txotxan' atletismo sekzioaren delegatuak Laguntza Saria jaso zuen. Reala, bere aldetik, El Diario Vasco saria jaso zuen, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren fundatzaile bezala. Klub txuri-urdinak ‘Juez del Centenario’ saria babestu zuen, Justo Goikoetxeak jaso zuena Realeko gerentea den Iñaki Oteguiren eta Miguel Larrinaga sekzioko delegatuaren eskuetatik. 

Pista estaliko denboraldia, martxan

Atzo goizean pista estaliko kurtsoa hasi zen. Anoetako Belodromoa izan zen, 1977ko Europeoan Sebastian Coek urrea lortu zuen itzuleraren lekuko izateaz gain, denboraldiko lehen kontroleko zita lekua. Emaitza nagusien artean, Istar Dapenak 5,11 metroko jauzia lortu zuen (bere marka personal onena) eta eskolako atletek proba ugarietan parte hartu zuten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!