Pista estaliko denboraldia, martxan

2016-17 atletismo denboraldia martxan da eta ostegun goizean pista estaliko kurtsoari ekingo zaio. Anoetako Belodromoa izango da, 1977ko Europeoan Sebastian Coek urrea lortu zuen itzuleraren lekuko izateaz gain, denboraldiko lehen kontroleko zita lekua. Goizeko 10:30etan izango da. Gainera, eskolako zenbait atletek parte hartuko dute Coeren presentzagatik antolaturiko frogetan. Atleta ohia izango da dominak emango dituena.  

Kurtsoan zehar, lehiaketa asko izango dira gure atletentzat, baita klub mailan ere, Errege Kopa nabarmenduz, Madrilen jokatuko dena urtarrilaren 28an. Lehenago, noski, gure sekzioa bakarkako lehiaketa askotan egongo da, baita Kluben arteko Euskadiko Txapelketan ere. 

Altak eta bajak

Lehiaketei ahalik eta forma onenean aurre egiteko, Realak zenbait fitxaketa izan ditu garai honetan. Luis Fernando Gómez, Fran Durán, Asier Corthay, Eneko López, Karel López, Javier Donés, Javier Nagore, Omar Bejaoui, Iraitz Arrospide eta Iván de Mora Ohorezko Mailan lehiatuko duen taldera batu dira. Aurten ere Eibar, Jakintza eta Txindoki klubak filial bezala arituko dira. Paula Mariscal ere disciplina txuri-urdinera batu dira. 

Realetik ere onena opa diegu aurten gurekin lehiatuko ez duten atletei: Ander Lucas, Chakib Lachgar, Luis Cambronero, Óscar Cuevas eta Mikel Odriozola olinpikoa. Zorte on zuen etapa berrietan. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!