REAL BETIS FÉMINAS - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 16:00)

Gogoz

Realak, Real Betis Féminas taldeari egingo dio aurre, igande honetan, 16:00etan, hiru puntuak batzeko helburuarekin.

Erreginaren Kopako finalaurrekoan egindako neurketa bikainaren ondoren, txuri-urdinak gogoz iristen dira asteburu honetako erronkara. Sailkapen nagusiko goiko postuekiko distantzia laburtzea jomuga, hiru puntu batu nahi dituzte berriro. Natalia Arroyo entrenatzaileak nabarmendu duenez, "asteazkenean bezain besteko talde lehiakorra izateko erronka dugu. Gorago egon nahi dugu, eta horretarako Real Betis féminas taldeari irabazi behar zaio".

Donostiarrek, lehen taldeko jokalari guztiekin osatu dute deialdia, baja bakarra, jada ezaguna den Elene Viles azpeitiarrarena. Azken honek bere errekuperazio prozesuan jarraitzen du. 

 

BIGARREN TALDEA

Etxetik kanpo garaipen bikaina lortu ondoren, Gorka Álvarezen jokalariak dinamika onari eusteko helburarekin egingo diote aurre, igande honetan, 12:00etan, Rayo Vallecano taldeari. 


We are Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!