Gure hirugarren taldeak beste garaipen bat lortu du La Balugan bi eta lau irabazi ondoren. Hala ere, partida maldan behera hasi da. Norgehiagokaren lehen jokaldi arriskutsuan, etxekoek aurrea hartu dute Lambarriren burukada baten ostean. Baina txuri-urdinak gehiagora joan dira eta, jokoaren ordu erdia bete baino lehen, Karrikaburuk aldaratze bat aprobetxatu du area barruan, atzelari bat eta atezainari iskin egin eta partida berdintzeko. Bost minutu geroago, aurrelari txuri-urdinaren gol berria, area kanpotik egindako jaurtiketa gogor baten ostean. Atsedenaldian abantailarekin.
Pozak gutxi iraun du; izan ere, geldikako jokaldi batean eta area barruan aldaratze bat aprobetxatuta, Jimenok partida berdindu du. Minutu batzuk geroago, bizkaitarrak hamar jokalarirekin geratu dira eta Karrikaburuk hirugarrena sartzeko aukera izan du penaltiz, baina atezainak saihestu egin du. Amaierarako hamar minutu pasatxo falta zirenean, aurrelari txuri-urdinak berregin eta hat-trick berria sinatu du, oraingoan bai, hamaika metroetatik. Eta Canterok, handik gutxira, korner baten irteeran erabaki du norgehiagoka, lehen zutoinean egindako burukada baten ostean. Denboraldiko hirugarren garaipena gure bigarren filialarentzat, lau partida jarraian galdu gabe gehituz. Astearte honetan, gipuzkoarrek duela hiru aste bertan behera geratu zen partida berreskuratuko dute Somorrostroren aurka.
Fitxa teknikoa:
Balmaseda FC: Jimenez, Arkarazo, Valin, Jimeno, Lambarri (De Eguino, min. 74), X. Hernandez (R. Garcia, min. 46), D. Rodriguez (Estevez, min. 46), P. Rodriguez (Corral, min. 46), Laviada (Infante, min. 60), Padura eta Arribalzaga.
Real C: Ortega, Carbonell, Obeso, Sukia (Cantero, min. 75), Zoilo, Goñi (Magunazelaia, min. 75), Goikoetxea (Lespinasse, min. 63), Zubillaga, Kortajarena, Regil eta Karrikaburu (Teijeira, min. 85).
Golak: 1-0: Lambarri, min. 2; 1-1: Karrikaburu, min. 26; 1-2: Karrikaburu, min. 31; 2-2: Jimeno, min. 53; 2-3: Karrikaburu (p.), min. 78; 2-4: Cantero, min. 82
Epailea: Castaño Ibarguren. Txartel horia erakutsi die etxeko P. Rodriguez, Laviada, Corral eta Arkarazori eta kanpoko Obeso, Zoilo, Karrikaburu eta Magunazelaiari. Etxeko Padura kanporatu du bigarren txartel horia erakutsi ondoren (min. 58).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin