FORMULARIO AKTIBATU DA

Granadarako sarrerak

Granadan jokatuko den LaLigako partidarako sarrerak eskatzeko galdetegia aktibatu da. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 468 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

- 358 sarrera gure zaleentzat.

- 55 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera languntaldeentzat.

Eskaera gaurtik martxoak 3ra arte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo igandean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira martxoaren 4an. Kupoa gainditzen ez bada, astelehenean ere jarriko dira salgai gainerako zaleentzat leihatilan soberan dauden sarrerak.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!