Norgehiagokaren atarian gure kirolariak izan dira protagonista, txuri-urdinak zein gipuzkoarrak, Eurokopa, Amerika Kopa eta Joko Olinpikoetan izandako parte hartze zoragarriarengatik.
Mikel Oyarzabal, Mikel Merino, Martin Zubimendi eta Alex Remirok Eurokopa irabazi zuten Alemanian. Jon Pachecok, Beñat Turrientesek eta Sergio Gomezek urre olinpikoa lortu zuten Parisen. Jon Mikel Aramburu Amerika Kopako jokalari gazte onena izendatu zuten. Elene Lete dominatik oso gertu geratu zen eta Manuela Vanegas kolonbiarrak Espainiaren aurka galdu zuen final-laurdenetan. Pau Echaniz (slalom k1) eta Kauldi Odriozola eta Imanol Garciandia (eskubaloia) gipuzkoarrek brontzezko domina olinpikoa irabazi zuten eta John Cabang txuri-urdinak ezin izan zuen 110 metroko hesidunetan lehiatu, min fisikoak zituelako.
Horiek guztiek Reale Arenaren zalo txaparrada jaso dute eta Pau Echaniezk ohorezko sakea egiteko aukera izan du. Zorionak guztioi!
* Elene Lete, Manuela Vanegas eta John Cabang ezin izan dira omenaldian egon arrazoi ezberdinengatik.