ATLETICO DE MADRID - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 18:00)

Harritu

Vídeo

Igande honetan Madrilera bidaiatzera tokatzen zaio Realari, Atleticoren aurka Alcala de Henares instalakuntzetan jokatzeko. Taldea jakitun da partida hori egutegiko zailenetakoa dela; hala ere, etxean irabazitako azken partidaren ondoren, txuri-urdinek konfiantzaz lehiatzeko bultzada hartu dute, hurrengo bi asteetan ligako geldialdira joan aurretik.

Atletico de Madrid bigarren postuan dago, bederatzi puntura Barcelonaren atzetik, jokatutako hogei jardunaldietan partida bakarra galdu arren. Garaipena lortzea zaila izango da, baina gure taldea hazi egiten da horrelako partiden aurrean. Jardunaldi hau ezinbestekoa izango da bi taldeentzat, Atletico de Madrid Champions postuetan mantentzeko eta txuri-urdinak sailkapeneko laugarren postua lortzeko.

Gipuzkoarrak ezustean harrapatu zituen behin, eta berriro egin dezakete. Gol katean ikusi ahal izango da partida. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!