IRITSI DA ONARTZEN DEN BAZKIDE KOPURU HANDIENERA

Harrotasuna sentitzeko 37.854 arrazoi

Vídeo

Reale Arenako familia zorioneko dago. Realaren masa soziala etengabe hazi da, batez ere azken urteetan, eta egun hau iritsi behar zen. Reale Arenan sartzeko onartzen den bazkide kopuru handiena lortu dugu. Alten fase hau 37.854 bazkiderekin itxi da, laster esaten da gero.

Abonatuen igoera geldiezina izan da. Birmoldaketa hasi zenetik, 2017ko udan, 13.012 bazkide gehitu zaizkio familiari (% 52ko igoera). Orduan egin ziren edukiera aurreikuspenak baikorrak ziren, baina errealistak, aldi berean.

Faktore askok eragin dute kota historiko hori. Zelai berriaren erakargarritasuna eta giroa, gure taldeen errendimendua eta bazkide kategoriak berritzea, horiek ekarri baitute harmailak gaztetzea, eta, batez ere, belaunaldiz belaunaldi, klubak jende gazteagoarekin dituen loturak sendotzea.

Eskerrak emateko unea da. Direnak, izan nahi dutenak eta izan ezin direnak. Hilabetez hilabete hazten jarraitzea, baita pandemia bat pairatzen ari ginenean eta zelaian sartu ezin ginenean ere. Ez dago fideltasun  eta sentimendu froga handiagorik. Reala osatzen duzuen pertsonei esker Reala gero eta handiagoa izatea da ahalik eta titulurik onena.

Beti egongo da salmentarako sarreren kupo bat

Reale Arenako edukiera osatzeko, bisitarien klubeko zaleentzako sarreren kopuru aldakorra eta ticketingerako beti erabiliko diren sarreren kupoa erabiliko dira, eskaera eta behar desberdinei erantzun ahal izateko (publiko orokorrarentzako gutxieneko kupoa, sarrerak eskatzen dituzten RS Fanentzako kupoa, betebehar komertzialak eta kontratu konpromisoak, bisitarien zaleentzako UEFA baldintzak…).

Itxaron zerrenda aktibatuta

Esteka honetan informazio gehiago uzten dizugu 

Datu interesgarri batzuk

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!